Asilo eskaria ukatu zioten eta apirilaren 28an atzeman zuten Joseba Vizan basauriarra. Estradiziorako prozedura martxan dagoela jakinarazi diote.
Abarka Eguna, erromeriak, Festibas eta ibilgailu klasikoen erakusketak izango dira Bentako jaietan. Aurreneko aldiz, gastronomia lehiaketa antolatu dute.
‘Jar ezazu baratze ekologikoa zure balkoian’ ikastaroa antolatu dute Basauriko Kultur Etxeek eta Sagarrak ekologista taldeak elkarlanean.
Ekainaren 2tik 4ra bitartean izango da Basaurin Kaleartean ekimenaren hirugarren edizioa. Epaimahaiak 10 esku-hartze hautatuko ditu aurkeztu diren 30etatik.
Hamabi urterekin sartu zen Peto Lezameta Edurre Dantza Taldera, 1957an. Ordutik taldearen historiaren eskutik heldu da 60. urteurrenera arte.
Edurre Dantza Taldeak 60. urteurrena ospatu berri du. Frankismoaren gerizpean sortua, euskal folklorearen zabalkundean dihardu.
EAJ eta Espainiko gobernuarekin lortu berri duen akordioaren barnean, Pozokoetxeko trenbide zabalgunea sei hilabeteren buruan libratzea aurreikusten dela jakinarazi du Basauriko Udalak.
Euskal presoen dispertsioaren kontra agertzeagatik hamaika irain jaso ditu basauriarrak sare sozialetan, La casa de papel telesailaren kontrako boikotean.
Apirilaren 30ean ospatu ditu Edurre Dantza Taldeak 60 urte. 170 dantzari bildu ditu ekitaldiak: dantzari ohiak, gaur egunekoak eta etorkizunekoak.
Errefuxiatuen aldeko ekintzak egin dituzte Basaurin Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Ondoren, oinezko zutabeak egin dituzte Gernikara.