
Kareagako VI. Mendi Martxa apirilaren 7an ospatuko da aurten eta Saharako errefuxiatuen kanpamentuen aldekoa izango da.

Urbi Institutuan Beauty is subjective proiektuarekin jarraitu dute eta Soloarte ikastetxeak A New Way for New Talents in Teaching proiektuan parte hartu du azken bi ikasturteetan.

Ibaiondo adingabeen zentroko hezitzailea da Patricia Lopez. Euskal Herrian neurri zorrotzenak eta kasu larrienak dituena da Zumarragakoa.

Etxerik gabeko jendearentzako harrera-zentroa zabaldu du Basauriko Udalak, hotz-boladetan zehar gauez aterpe emateko.

Basaurin da 2015eko San Faustoetan zerura botatako Eskarabilera. Edurrek bota zuen urte hartan eta kuadrilako eta Herriko Taldeakeko 50 lagun arduratu dira etxera ekartzeaz.

Baskonia zubia berreraikitzeko obrak hasi dituzte. Otsailaren 12tik aurrera ibilgailuen trafikora itxita egongo da zubia, ez ordea, oinezkoentzako.

Landetako eskualdeko Parentis-en-Born herrian topatu zuen bertako herritar batek 2015ean Basauriko Arizgoiti plazatik zerura botatako Eskarabileraren burua.

Basauriko Udalak eta Sidenorrek hitzarmena sinatu dute, Basaurin bizi direnek lehentasuna izateko enpresak langileak hautatzeko egindako prozesuetan.

Santa Ageda bezperan kalerik kale ibili dira Arizko Ikastolako ikasleak. Bentako plazan abestu dituzte azken koplak zenbait herritarren aurrean.

Bizkotxalde parkean street workouterako eta gimnastikarako gune berriak jarriko ditu Basauriko Udalak datozen egunotan, 37.000 euro inbertituz.