
Salbamendu eta Sorospen Zentroaren laguntzarekin, Lehen laguntzen ikastaroa antolatu dute martxoaren 2an eta 3an Basozelai Gizarte Etxean.

Florian Tolosa kaleko lehen zenbakian kokatuta dagoen lokal bat miatu du Basauriko poliziak gaur goizean. Bertan, 412 marihuana landare konfiskatu eta lokala alokatuta zuen pertsona atxilotu...

Basauriko musika taldeak eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokalak erabiltzen dituzten bandak ezagutarazteko helburuarekin dator beste behin ere Festibas jaialdia.

Aurten 22 urte beteko dira Enrike Jaio basauriar euskaltzalea hil zela eta otsailaren 18an, igandez, omenaldia egingo diote Jaioren errautsak haizetu zituzten lekuan, Mugarrekolandan (Mañaria, Bizkaia). Omenaldia...

Etxebizitza alokatu nahi duten gazteentzako diru-laguntzak emango ditu Basauriko Udalak. EH Bildu udaltaldeak egin zuen proposamena.

Basauriko Zirzira Ahots Taldeak eta Euskadiko talde onenetako musikariek indarrak batu dituzte Rock&Choir proiektuan, musika koralaren eta rock&rollaren zaleak erakartzeko.

Basauriren etorkizuneko hirigintza plana diseinatuko dute genero berdintasunaren aukera kontuan hartuz. Eusko Jaurlaritzak 13.350 euroko diru-laguntza emango dio Basauriko Udalari HAPOan genero ikuspegia txertatzeko.

Alkoholaren menpe gidatzeagatik bi pertsona inputatu dituzte asteburu honetan Basaurin. Atxilotuetako bat Galdakao-Usansolo Ospitalera eraman zuten.

Euripean ospatu ditu Basaurik aurtengo inauteriak. Social Antzokian eman dio hasiera desfileari Inautxo pertsonaiak, Itziar Ituño aktorea zegoen mozorroaren azpian. Mozorro ederrak ikusi ditugu: haizea, euria...

Herriko Taldeak elkarteak familia handitu du eta aurrerantzean 16 koadrilek osatuko dute batzordea, Basatiak koadrila onartuaz. Otsailaren 1ean bozkaketa egin dute Herriko Taldeaken eta orain arteko...