
Tambores por la inclusión perkusio ikastaroa antolatu dute urria eta azaroa bitartean Basaurin, Basozelai Gizarte Etxean. Tailerra doakoa da.

Sokatira, zaku-lasterketa, partxisa, tripontziak, abarka eta txapel jaurtiketa, molto motorren lasterketa eta irrintzi lehiaketan parte hartu dute txikienek.

Basauriko jaien bigarren asteburuan antolatzen dituzte nekazaritza eta artisautza erakusketak. Urriaren 14an XXXIX. Baserriko produktuen azoka izan da.

Sanfaustoak bukatu dira. Urtero bezala, Arizgoiti plazan egindako ekitaldiak eman dio amaiera bederatzi eguneko jai giroari. Eneko Amezketak egin ditu aurkezle lanak eta Ezetz Erromeriak abestutako...

Basauriko jaien azken egunean izan da Marmitako txapelketa herrikoia Solobarria plazako karpan. Hogei kazola inguru aurkeztu dira lehiaketara.

Urriaren 14an ospatu da ohiko Paella txapelketa Basauriko jaietan. Solobarria plazako karpa betetzeaz gain, inguruan ere sukaldariak aritu dira.

Urriaren 13an koadrilen arteko bazkaria bukatzear dela ospatzen da Irrintzi txapelketa, Zoroak koadrilak antolatuta. Koadrila bakoitzeko kide bat eskenatokira igo eta irrintzia bota behar du. Baina...

Koadrila guztiek hartu dute parte Basauriko jaietan ospatzen den tripontzien txapelketan. Sokatiraren ondoren, Arizgoiti plazako arkupeak bete egiten dira hiru minutu eskas irauten dituen lehiaketa ikusteko....

Urriaren 13, San Fausto. Basauriko jaietan egun handia. Txikerrak da santua ateratazeko ardura hartzen duen koadrila eta San Fausto kaletik San Pedro elizaraino eraman du, Eskarabilera...

Molto motoen lasterketa, txapel jaurtiketa, 3×3 saskibaloia, abarka jaurtiketa, sokatira eta beste hainbat joko egin dituzte kuadriletako txikiek. Lehen aldiz, txapelketa guztiak Arizgoiti plazan egin dira goizean...