Kultur Basaurik urtero antolatzen du Ganorabako komiki lehiaketa eta aurtengo saridunak nortzuk diren argitaratu berri du. Erakusketa apirilaren 18tik maiatzaren 20ra bitartean egongo da ikusgai Pozokoetxe Kultur Etxean.
Nola berba egin jendearekin eta jende aurrean. Hori da Hego Uribe eskualdean eskaintzen diren Ahozkotasun ikastaroen helburua.
Gaur, apirilak 7, inauguratu dute Kareagako Osasun Zentroko igogailua. Eraikinaren kanpoaldean dago eta anbulatorioko solairuak lotzeaz gain, auzotarren mugikortasuna hobetuko du.
Apirilaren 26an, asteartez, izango da Basauriko Mintzodromoa, Hego Uribeko Berbalagunek antolatua. Bi txanda prestatu dituzte Solobarria plazako karpan: 10:30etik 12:00etara eta 18:30etik 20:00etara.
Sei hilabete barru basauriarrek hasiera emango diete sanfaustoei. Urriaren 8an, larunbatez, txupinazoak kuadrillen jaitsiera ekarriko du eta bederatzi egunetan zehar kaleak girotzen ibiliko dira Herriko Taldeak osatzen duten...
Basauriko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak jakinarazi berri duenez, Europar Batasuneko bandera erdi-igota egongo da Udalean gaurtik maiatzaren 9ra bitartean (Europaren Eguna). Errefuxiatuei babesa adierazteko ikurra da honakoa.
Gaur, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Basauriko Udalak mural bat egin zuen martxoaren 19an, larunbatez, Solobarria plazan.
Alderdi politikoei eta eragindako eremuko auzotarrei aurkeztu eta gero, dokumentu horiei hasierako onespena emateko izapideei ekingo die Basauriko Udalak. 2015eko abenduko aurreko proiektuekin alderatuz gero, berrikuntzak...
Gizarte laguntzei buruz informazioa emateko sortu zuten iaz Baietz Basauri bulego alternatiboa Trintxera Kultur Elkarteak Fauste Kalean duen egoitzan.
Martxoaren 16an, asteazkenez, aurkeztu dute publiko aurrean aurtengo Basauriko futbol selekzioaren taldea. Basauri Bearen kontrako partida jokatu dute eta 0-1 galdu dute.