
Uztailaren 22an, larunbatez, Basconia Futbol Taldearen aurkezpena izango da Lezaman. Datorren denboraldian Ander Alaña ariko da entrenatzaile.

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe plan estrategikoari buruzko herri-kontsulta abenduaren 17an izango da. Lehen herri-galdeketa izango da Basaurin.

45.000 metro karratu inguruko gune berria inauguratu dute Basaurin, Lapatza industrialdearen ondoan, Sidenorren antzinako obra-hondakindegian.

Etxebarriko fruta-denda batean 500 euro eta udalerriko institutuan 20.000 euroko balioa duten 48 ordenagailu lapurtu zituzten. Uztailaren 13an atxilotu zituzten.

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe plan estrategikoari buruzko herri-kontsulta egiteko baimena eman du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Abenduan izango litzateke galdeketa.

Babes-arnesa du zabuaren eserlekuak, baita segurtasun-itxigailua ere. Basauriko beste jolas-eremuetan mota horretako zabu gehiago ipintzea aurreikusi dute Udaletik.
Tokiko Osasun Sarearen irudia izango den logotipoa diseinatzeko lehiaketa zabaldu du Basauriko Udalak. Parte hartzeko epea irailaren 4ra arte dago irekita.

Bertako Pop Rock jaialdia ospatuko da beste behin Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 26ra. Sarrera doakoa izango da.

Vez-Labrador familia curling jokalari profesionalek osatzen dute eta aurten eurak izango dira Basauriko jaiei hasiera emango dietenak, urriaren 7an.

Etxebarriak Carsarte sarietako akzesita irabazi du eta Gomezek pintura azkarra ardatz duen Catedral de Burgos lehiaketaren bigarren saria.