Alargunen Eskualdeko Batzarra ospatuko da apirilaren 29an, larunbatez, Basaurin. 300 emakume inguruk parte hartuko dute asanbladan.

Arrigorriaga, Orozko, Zeberio, Zaratamo eta Arrankudiagatik datozen herritarrak Basauritik irtengo dira Muxikara trenez, handik oinez Gernikara heltzeko.

1977ko apirilaren 27an, orain dela 40 urte, leherketa batek tragedia ekarri zuen Basauriko Ripolin pintura enpresan. Bost langile hil ziren eta hainbat zauritu utzi zituen.

MAZ Basauri jaialdiaren laguntzarekin, Geuriak sarrerak zozketatzen ditu ostiralean, apirilak 28, 21:00etatik aurrera Social Antzokian Zea Mays talde bilbotarrak eskainiko duen kontzerturako.

Edurre Dantza Taldeak 60 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko jaia antolatu dute apirilaren 30ean, igandez, Bizkotxalde parkean.

Larriki gaixorik dauden Euskal Herriko presoak etxeratzeko eskatu dute gaur Basaurin ehun bat pertsonek egindako mosaikoan.
Euskarabila Elkarteak eta Sargantana belardendak pasta agroekologikoa egiteko tailerra antolatu dute apirilaren 29an. Izena ematea beharrezkoa da.

Apirialaren 23an mobilizazioak egingo dituzte zenbait herritan. Txus Martin basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren egoera salatuko dute Basaurin.
‘Korrontzi Dantzan’ ikuskizuna eskainiko dute eta bertan arituko dira Basauritar, Edurre eta Agintzari dantza taldeak. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Ekimen ugari antolatu dituzte. Egitaraua hemen irakurgai: