Irailaren 4an hasi ziren Kareagako jaiak eta asteburu osoan zehar ekitaldi mordoa antolatu zuen Sorgiña Kultur Elkarteak.
2015ean 40. urteurrena ospatuko du Basauriko Agintzari Dantza Taldeak. Hori ospatzeko jantzi eta dantza erakusketa antolatu dute Arizko Dorretxean eta irailaren 25era arte egongo da ikusgai.
Irailaren 4an Sorgiñaren jaitsiera izango da eta hilaren 6an erre egingo dute. Tartean, jolasak, dantzaldiak, tortila eta paella lehiaketak, hainbat txapelketa eta kontzertuak izango dira.
Akerbeltz, Helena Bianco y los mismos, Cold Day eta La Señora Tomasa taldeek osatzen dute musika egitaraua. Urriaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dira Basauriko jaiak.
Basauriko Bridgestone plantako langileek greba egingo dute abuztuko eta iraileko zenbait egunetan, langileek pairatzen duten “lan harremanen degradazioa dela eta”.
Jorge Martinez Acosta Kareagako auzokideak bultzatu du ekimen solidario hau, Sorgina Kultur Elkartearen eta Kareagako Auzo Elkartearen laguntzarekin.
Uztailaren 22an hasi du URA agentziak Urbi eta Aperribai auzoak elkartzen dituen zubiaren eraisketa obrak. Bitartean, oinezkoentzako bidea ireki dute Urbi eta Bridgestone enpresaren artean.
Basauriko Udalak igogailua egiteko obrak hasi ditu eta bost hilabeteko epean burutuko dira. 112.523 euroko kostua izango dute obrek, Osakidetzaren kontura.
Obra hauek egiteko 58.821,20 euro inbertituko ditu Trenbide Azpiegitura Administratzaileak (Adif) eta hilabetez luzatuko dira berritze lanak.
Uztailaren 18an ospatu zen Tarragonan 12 orduko proba. Basroller A taldeak lehenengo postua lortzeaz gain errekorra lortu zuen.