Euskarabila Elkarteak eta Sargantana belardendak pasta agroekologikoa egiteko tailerra antolatu dute. Ikastaroa apirilaren 29an, larunbatez, izango da Sargantana dendan (Nafarroa kalea 6, Basauri) 10:00etatik 12:00etara.
Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako interesdunek euskarabila@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 617 601 111 telefonora deitu behar dute.
