→Basauri

Moskuko Chertanovo taldea ariko da Piru Gainza torneoan Soloarten

basauri piru gainza 2015 soloarte

Ekainaren 3an eta 4an ospatuko da Soloarte futbol zelaian XIX. Piru Gainza Txapelketa. Aurten The Masters gimnasioa omenduko dute.

Ekainaren 3an eta 4an ospatuko da Soloarte futbol zelaian XIX. Piru Gainza Txapelketa. Aurten futbol talde hauek izango dira: Athletic Club, Celta, Espanyol, Real Sociedad, Chertanovo Moscu eta Basauriko Selekzioa.

Lehenengo jardunaldia 10:00etan hasiko da Basauriko Selekzioaren eta Athletic Cluben arteko partidarekin. Egun osoan zehar kanporaketa faseak jokatuko dituzte sei taldeek. Igandean finalak izango dira 09:15etik aurrera. Aurten logo berria izango du torneoak.

THE MASTERS GIMNASIOARI OMENALDIA

Basauriko The Masters gimnasioak jasoko du aurten Peña Piru Gainza saria. 1986. urtetik gaur egunera egin duen ibilbidea omenduko dute antolatzaileek. Garaikurra finala jokatu baino lehen emango dute.

XIX. PIRU GAINZA TORNEOA – EGUTEGIA

Ekainak 3, larunbata

10:00 Basauriko Selekzioa – Athletic Club

11:15 Espanyol – Chertanovo Moscu

12:30 Athletic Club – Celta de Vigo

16:30 Real Sociedad – Espanyol

17:45 Basauriko Selekzioa – Celta de Vigo

19:00 Chertanovo Moscu – Real Sociedad

Ekainak 4, igandea

09:15 5. eta 6. postuak

10:30 3. eta 4. postuak

12:00 Finala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak