Sareak

☉ Basauri

Lova Lois astrabuduarrak irabazi du 2023ko Rockein lehiaketako sari nagusia

|

2023ko Rockeineko irabazleak: Lova Lois bosgarrena ezkerretik hasita // Rockein

Lova Lois astrabuduarrak irabazi du Rockein musika lehiaketaren 11. edizioaren sari nagusia. Besteak beste, sari nagusiari esker honakoa egingo du: EP profesional bat grabatu, ekoitzi eta masterizatuko du Bilboko El Tigre estudioetan, EParen 500 kopia diseinatu eta editatuko ditu CD euskarrian, bideoklip profesional bat grabatuko du, eta MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskainiko du.

Bestetik, Sweet Rage azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarrak (baxu-jotzailea Usansolokoa da) tokiko talderik onenaren saria irabazi du; euskarazko talderik onena Islabat taldea izan da, Asier Olabarrieta elgoibartarraren rock intimista proiektua, Andoni Alonso galdakoztarra taldean duena; eta Nun kantautore gasteiztarrak Eskarabilera Saria jaso zuen.

Sweet Rage taldeak eta Nun musikariak MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean joko dute datorren urtean, eta Islabat taldeak abesti bat grabatzeaz eta ekoizteaz gain, MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean joko du.

Aurten Rockeineko finalean epaimahaia osatu dutenak izan dira: Álvaro Fierro (musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa); Eva Ausín (ekoizlea, konpositorea, gidoilaria eta koreografoa. Let ‘s Dance konpainiako zuzendaria eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea); Jon Agirrezabalaga (soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan); María Larrinaga (Basauriko Udaleko Kultura zinegotzia); Iker Bárbara (MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa); eta Javier Jiménez (Arrigorriagako Gaztegunea).

Finala azaroaren 18an, larunbatez, izan zen Basauriko Social Antzokian, sarrera doan. Gainera, Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu ziren emanaldiak, eta oraindik ere ikusgai daude kontzertuak.

6 finalista, 191 parte-hartzaile

Rockeineko finalean sei taldek edo bakarlarik jotzen dute zuzenean Social Antzokian. Aurten talde edo musikari hauek igo dira Basauriko eszenatokira:

Aurtengo edizioan, guztira, 191 artistak eman dute izena, zortzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Datuak datu, 2013an 85 izen-emate jaso zituzten, 2014an 105, 2015ean 95, 2016an 110, 2017an 129, 2018an 135, 2019an 146, 2020an 169, 2021ean 179 eta 2022an 188.

Rockein Hergo Euskal Herriko bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko Udalak antolatzen du lehiaketa, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalen laguntzarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere jasotzen du ekimenak.

☉ Basauri

Lau gizon atxilotu dituzte Basauriko metalurgia enpresa batean lapurreta egiteagatik

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen, eta Ertzaintzak adierazi duenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten

|

Ertzaintzako ibilgailuak // Geuria, artxiboa

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 25 eta 50 urte arteko lau gizon atxilotu dituzte Basauriko industria-pabiloi bateko metalurgia enpresa batean lapurreta egitea leporatuta.

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen eta Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten.

Atxiloketak Gernikan, Sestaon eta Portugaleten egin dituzte.

Gainera, lau pertsona horiei joan den urtarrilaren 19an Miranda de Ebroko enpresa batean egindako lapurreta ere egotzi diete. Kasu hartan 6.000 kilogramo kobre lapurtu zuten, 51.000 euro inguruko balioa zuena.

Bi delituetan atxilotuek zulo bat egin zuten enpresetan sartu eta lapurreta egin ahal izateko. 

Atxilotuei indarrez lapurreta egitea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu diete.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Emakume bat atxilotu dute Basaurin espetxean droga sartzen saiatu denean

Emakumeak 67 urte ditu eta osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote. Era berean, berarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu du Ertzaintzak

|

Basauriko espetxea // Google Maps

Ertzaintzak 67 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Basaurin, espetxean haxixa sartzen saiatu zenean, preso bat bisitatzera joan zela aprobetxatuz.

Susmoak jarraituz, preso batentzako zen pakete bat ikuskatu zuten. Beroki bat aztertu eta miatu ondoren, forruaren barruan ezkutatuta 300 gramo haxix zituzten zazpi poltsatxo aurkitu zituzten.

Gauzak horrela, momentuan bertan atxilotu zuten emakumea. Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote, eta polizia-eginbideak bete ostean, aske utzi zuten.

Era berean, akusatuarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu zuten agenteek. Bere aurka eginbideak ireki dituzte, ikertu gisa, delitu beragatik.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Basauriko Karnabas mozorro lehiaketa, 90 segundutan!

|

Inautxok gidatuta, euriak ez du mozorro lehiaketa geldiarazi Basaurin. Furbyak, Pinotxo eta Gepeto, haginlariak, Ratatouille, txorimaloak, euliak, estralurtarrak, oiloak eta lau urtaroak… ez da inor falta izan! Hona hemen mozorro lehiaketako laburpena!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Zenbat denbora eman dute basauriarrek mozorroak prestatzen?

|

Inauteriak dira eta Basauriko kaleak mozorroz bete dira otsailaren 14an, larunbatez. Euria egin arren, mozorro lehiaketa antolatu dute Solobarriako karpan [hemen argazkiak!]. Eta bertan topatu ditugu estralurrarrak, furbyak eta oiloak eta baserritarrak. Zenbat denbora eman dute mozorroak prestatzen?

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak | Lau urtaroak, Oilategi Deluxe eta Txorimaloak izan dira mozorrorik onenak Basaurin

|

Inauterien barruan mozorro lehiaketa antolatu dute gaur, otsailak 14, Basaurin. Desfilea bertan behera geratu da euriagatik, baina kuadrillek aukera izan dute euren mozorroak Solobarriako karpan erakusteko.

Bederatzi pertsona baino gutxiagoko kategorian, hirugarrenetik lehenengora hauek izan dira irabazleak: Furbiak (200 euro), Zeruko begiak (400 euro) eta Txorimaloak (550 euro).

Eta, bederatzi pertsona baino gehiagoko kategorian honakoak saritu dituzte: Parqueo sobre ruedas (250 euro), Globotxos (500 euro) eta Oilategi Deluxe (750 euro).

Gainera, Inautxo Saria ere banatu dute, eta kategoria honetan Lau urtaroak kuadrillak irabazi du saria (550 euro).

Osorik irakurri