Azaroaren 7an urtebete egin zuen Roman Garcia basauriarra hil zela. Omenaldi modura, Basauriko Udalak udalerriko seme kutun izendatuko du. Modu horretan, Udalbatzak bere izendapenaren ikurra emango dio Garciaren familiari hurrengo Osoko Bilkuran, azaroaren 24an.
Ekitaldi publiko honetan, aipaturiko plakaz gain, bereizketa lortzera eraman duten merituen eta emate-akordioaren aipamen laburraren laburpen bat banatuko dio Udalak familiari.
2013ko martxoan udal-talde sozialistak Roman Garciaren izendapena proposatu zuen Basauriko seme kutun bezala eta aho batez talde politiko guztiek onartu zuten.
