Basauriko Txarraska Gaztetxeak Petritegi Sagardotegira (Astigarraga, Gipuzkoa) irteera antolatu du martxoaren 18an. Sarrerak eskuratzeko aukera dago oraindik Ilargi tabernan 45 euroan (menua -barazkizalea edo beganoa- eta autobusa).
Irteera ordua 17:00etan izango da Bentako plazako autobus geltokitik eta itzulera Hernanitik 04:00etan izango dela aurreikusi dute. Informazio gehiagorako eskuragarri dago txarraska.basauri@gmail.com helbide elektronikoa.
