Desgaitu intelektualentzako atletismoko Espainiako XXV. Txapelketa ospatuko da urtarrilaren 28an, larunbatez, 10:40etik aurrera Zornotzako Jauregibarria zelaietan. Bertan parte harte hartuko dut, besteak beste, Saiatu-Javi Conde atletismo taldeko 30 kirolarik.
Hain zuzen ere Basauriko taldea txapelketa honen antolatzaileetako bat da, Ezgaitasun Intelektualarekiko Pertsonentzako Espainiako Federazioarekin eta Bizkaiko zein Euskadiko Kirol Egokitua Federazioekin batera.
188 atleta
Zornotzan ospatuko den txapelketak 188 kirolari hartuko ditu (142 gizon eta 46 emakume), 12 autonomia erkidegotako eta 19 eskualdetako 44 ordezkarirekin. Gaztetxoen kategoriatik aurrerako atletek parte hartuko dute. Guztira, 7 lasterketa izango ditu lehiaketak.
“Saiatu kluba menderatzailea izan da Espainiako azken hiru Txapelketetako domina-zerrendan: Macael (Almeria), Zafra (Badajoz) eta Santander“, dio Javi Conde atletak: “Horregatik, kontu handiz prestatzen ari gara txapelketa hau, emaitza onak izango ditugularen esperoan“.
