→Basauri

14.165 euro batu dituzte San Migelen, Adembi elkartearen alde

Adembi elkarteko ordezkariek eta San Migelgo auzotar batek jaso zuten jai amaieran 14.165 euroko txekea // Geuria

Ekimen solidarioek garrantzia handia dute herriko jaietan. San Migelgo jaietan, adibidez, urtero biltzen dute dirua elkarte baten alde. Aurten, Adembi Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea laguntzeko dirua jaso dute jaietan, eta guztira, 14.165 euro jaso dituzte sanmigeldarrek hainbat ekintza solidarioetan.

Datuak datu, mendi martxan, ekaineko krossean eta iraileko bizikleta martxan 7.000 euro inguru bildu dituzte, jaietako txanpi solidarioan 2.470 euro, paella-janean antolatutako enkantean 1.600 euro (horietatik 400 euro Athleticeko kamiseta baten enkantean) eta zozketa-tiketengatik 3.000 euro jaso dituzte.

“Izugarria izan da. Gauza batzuk ezin dira hitzez azaldu, eta hau horietako bat da! Eskerrik asko denagatik San Migel!”, dio Adembi elkarteko Karmelek. “Harro egoteko modukoa da. Herri solidarioa gara”, adierazi zuten Mikelatseko ordezkariek jai amaieran.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak