→Basauri

Tabaco Negro, Agian eta Bihurri Dub taldeen kontzertuak, San Migeleko Txosnagunean

Gazte Eguna ospatuko da lehenengo aldiz San Migeleko jaietan, Basaurin. La Fabrica Kolektiboa da hori antolatzeko arduraduna eta besteak beste, jolasak, elektrotxaranga eta kontzertuak izango dira San Migeleko I. Gazte Egunean.

Urriaren 5ean, larunbatez, ospatuko da San Migeleko Gazte Eguna. Paella jan ostean hasiko dira ekintzekin, eta 17:00etan Ixatxak parkean Herri Olinpiadetan parte hartzeko deia egingo dute La Fabrica Kolektibotik. Ondoren, 20:00etan mozorro-elektrotxufla izango da San Migeleko futbol zelaitik eta amaitzeko 22:00etan kontzetuak izango dira txosnagunean: Tabaco Negro (bertsioen taldea, San Migel), Agian (metal, Laudio) eta Bihurri Dub (dub session, Basauri).

La Fabrica Kolektiboak Txarraska Gazte Asanblaren laguntza jaso du kontzertuak antolatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak