→Basauri

Anjel Collado, Feten Señorak eta B.O.T.H. izango dira San Migelgo jaietako txosnagunean

B.O.T.H. talde ugaotarrak kontzertua emango du San Migelgo txosnagunean, urriaren 1ean // Goio Ramos

Egunak baino ez dira falta San Migelgo jaiak hasteko. Mikelats Kultur Elkarteak 50 jarduera antolatu ditu irailaren 24tik urriaren 2ra bitartean. Jai-egitarau ofizialaz gain, txosnagunean ere hainbat ekintza izango dira: bingo eta bakarrizketa Anjel Collado basauriarrarekin, karaokea, eta kontzertuak (Feten Señorak, Txitxi&Kurry Queens MJ, B.O.T.H. hegouribetarrak eta Muxutruk erromeria). Aurten txosnak Castilnovo plazan jarriko dituzte, Taberna Nagusiaren ondoan. Azken urteetan Nekazarien plazan, elizaren ondoan, jarri izan dituzte.

San Migelgo txosnagunea antolatzen dute Kiskali Gazte Talde Feministak, Txarraska Gaztetxeak, Gazte Koordinadora Sozialistak eta La Fabrica Kolektiboak.

SAN MIGELGO JAIAK | 2022

Txosnagunea

Irailak 23, ostirala
00:00 Bingoa eta bakarrizketa Anjel Colladorekin. Ondoren karaokea

Irailak 30, ostirala
23:00 Kontzertuak: Feten Señorak + Txitxi&Kurry Queens MJ

Urriak 1, larunbata
18:00 Olinpiadak Ixatxak parkean
23:00 Kontzertuak: B.O.T.H + Muxutruk erromeria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak