Basauriko Udalak aurreikusi duenez ekainean hasiko dira obrak eta sei hilabeteko epean burutuko dira. Bizkaiko Foru Aldundiak 481.00 euroko diru-laguntza emango du.
Basauriko Udalak San Migelgo bidearen eta bidegorriaren eustarria berreraikitzeko kontratua esleitu berri du 539.582 euroko kostuarekin. Udal ordezkariek aurreikusi dute obrak ekaina hasieran hasiko direla eta sei hilabeteko epean bukatuko direla, hau da, 2015eko abendurako. Era berean, kaltetutako gune urbanizatuak berrezarriko dira. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko du inbertsio hau 481.000 eurorekin.
