→Basauri

Sidonor enpresan aldi baterako EEEa onartu du Auzitegi Nazionalak

basauri sidenor 2016 sarrera

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaitzetsi egin ditu LAB, ELA eta ESK sindikatuek aurkeztutako demandak. 2017 eta 2018 artean burutuko da EEEa.

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaitzetsi egin ditu LAB, ELA eta ESK sindikatuek aurkeztutako demandak. 2017 eta 2018 artean burutuko da EEEa

Sidenor enpresaren eta UGT, CCOO eta USO sindikatuen arten hitzarmena sinatu zuten abenduaren 8an metalurgia enpresak aldi baterako Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) onartzeko. Akordio horren aurrean, LAB, ELA eta ESK sindikatuek helegiteak aurkeztu zituzten Auzitegi Nazionalean.

Gaur bertan ezagutzera eman dutenez, Auzitegi Nazionalak demanda horiek baztertu eta aldi baterako EEEa onartu du Sidenorren.

Egoera ekonomikoak eta langile gehiegi izateak” -gaur eguneko produkzioaren eskaria txikia da- ekarri dio Sidenorri aldi baterako EEEa onartzea. Egoera hau 2017 eta 2018 urteen artean izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak