Kirol honetan hasi nahi dutenei dago zuzenduta ekintza hau. Uztailaren 1ean eta 2an ospatuko da Basauriko Artunduaga kiroldegian.
Basauri Kirolakek eta Udalak Slackline eta Water Slackline ikastaroa antolatu dute uztailaren 1ean eta 2an Artunduaga kiroldegian. Oreka eta kirola uztartzen dituen modalitatea da Slackline-a: bi punturen artean –normalean, bi zuhaitzen artean– zinta bat lotzen da eta tenkatu ondoren, zintaren gainean ibiltzean datza. Water Slackline-a aurrekoaren aldaera da, baina ur gainean. Kasu honetan, Artunduagako igerilekuan izango da.
Jarduera 18:30etatik 20:30etara bitartean burutuko da eta 14 urtetik gorako lagunei zuzendua dago. Gehienez ere hogei kidek hartu ahal izango dute parte. Basauri Kirolakeko bazkideek euro bat ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek bi euro. Materiala, instalazioak eta irakaslea Basauri Kirolakek jarriko ditu eta parte hartzaileek kiroletako arropa eta Water Slackline-erako bainujantzia, txanoa eta txankletak eraman beharko dituzte.
