→Basauri

Soloarteko garajean hezetasuna konpontzeko obrak egingo dituzte udan

basauri soloarte garajeak 2015

Soloarteko garajea eraiki zenetik hezetasun eta iragazte arazoak izan ditu. Arazo horiek konpontzeko obra esleitu berri du Basauriko Udalak, 69.575 euroan.

Soloarteko garajea 2010ean eraiki zenetik hezetasun eta iragazte arazoak izan ditu. Arazo horiek konpontzeko obra esleitu berri du Basauriko Udalak, 69.575 euroan. Bere garaian garajeak eraiki zituen sustatzaileak gordailatutako fiantzaren kontura egingo dira obrak.

Obraren helburua da garajearen oinezkoen sarreran dauden iragazte eta hezetasunak konpontzea eta korridoreetan eta oinezkoen hiru sarbideetako eskailera-oinetan gres-estaldura jartzea. Konponketa lanak udan hasiko dituzte eta bi hilabeteko epean burutuko direla aurreikusi dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak