Ekainaren 3an, 10ean, 24an, 28an eta 30ean Surf ikastaroa antolatu du Euskarabila Elkarteak Sopelako Arrietara hondartzan, Peña Txuri Surf Eskolaren eskutik. Guztira 10 orduko ikastaroa izango da eta partaideek 17:30etik 19:30ak bitartean ikasiko du surfean egiten.
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du maiatzaren 22a baino lehen euskarabila@topagunea.com helbide elektronikoan. Euskarabilako bazkideek 65 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 75 euro; prezioan erantzunkizun zibileko asegurua, materiala eta begiraleak sartzen dira.
