→Basauri

Testurak bertso saioa abenduaren 1ean Marienean

basauri bertsolaritza 2016 testurak

Emakumeen Etxeen Sareak bertsolaritza munduan emakumeak egiten ari diren ekarpena azpimarratu nahi izan du. Tetsurak abenduaren 1ean iritsiko da Basaurira.

Emakumeen Etxeen Sareak (Arrasate, Azpeitia, Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Ermua eta Ondarroa) emakumeek espazio publikoko arlo desberdinetan egiten duten lanaren ispilu izan nahi du. Eta ildo horretatik, bertsolaritza munduan emakumeak egiten ari diren ekarpena azpimarratu nahi izan du.

Modu horretan, Ahalduntze bertso eskolarekin bat eginik, ‘Testurak’ bertso saioa antolatu dute eta honako bertsolariek hartuko dute parte: Ainhoa Agirreazaldegi, Onintza Enbeita, Izarne Zelaia, Saioa Alkaiza, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Ane Labaka, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Maialen Akizu eta Roxi Lazkano. Ikuskizuna Basaurira helduko da abenduaren 1ean, Marieneara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak