Ehunka lagun bildu dira tortila txapelketaren bueltan. Herriko Taldeakeko parte diren koadrila bakoitzak tortila bat egin ohi du, baina ez dira bakarrak. Edozein herritarrek parte har dezake lehiaketa honetan.
Solobarria plaza lepo eta tortilak bukatu bitartean, Alaiak koadrilak antolatutako zurrakapote dastaketa egin dute: koadrila bakoitzeko bi kidek gainontzeko koadrila guztiek egindako zurrakapotea probatu eta baloratu behar dute.
