→Basauri

Trenbidearen Euskal Museoko zuzendariak Arratiako Tranbiari buruzko hitzaldia emango du

Otsailaren 4tik martxoaren 6ra arte egongo da ikusgai Arizko Dorretxean Arratiako Tranbiari buruzko erakusketa.

“Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik” erakusketa ikusgai izango da Basauriko Arizko Dorretxean martxoaren 6ra arte. Era berean, hilaren 24an Arratiako Tranbiaren historia eta garrantziari buruzko hitzaldia antolatu dute, gazteleraz, Juanjo Olaizola Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoko zuzendariaren eskutik. Atzo, otsailak 10, Jon Urrutxurtu erakusketaren komisarioa izan zen hizlari.

Erakusketa ibiltari honek Zeanurin hasi zuen bere ibilbidea 2015eko urtarrilaren 30ean eta hurrengo geldialdiak Igorren, Azpeitiako Burnibidearen Euskal Museoan, Lemoan, Galdakaon, Areatzan eta Bilbon egin ditu. Basaurikoa izango da bere ibilbidearen azken geltokia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak