Sagarrak, Ekologistak Martxan eta Dorretxe elkarteek zazpigarren urtez jarraian antolatu dituzte Truke Azoka eta Ekoazoka. Kontsumo arduratsuari eta eraldatzaileari buruz kontzientziatzea da ekimen hauen helburua.
Azaroak 26, larunbata
11:00-21:00 VII. Truke Azoka Solobarria plazan
‘Birziklatu, murriztu eta berrerabili’ dira Trukearen helburuak. Azoka honetan berriz ere tresnak zein zerbitzuak aldatzeko aukera egongo da.
Azaroak 27, igandea
11:00-14:30 VII. Ekoazoka Solobarria plazan
Ekoazokaren helburua da kontsumismoaren alternatibak sustatzea eta ikusaraztea. Tokiko, hurbileko kontsumo ekolgikoaren aldeko apustua egiten dute antolatzaileek.
