→Basauri

Truke azoka eta Ekoazoka azaroaren 7an eta 8an Basaurin

basauri truke merkatua basozelai 2014 sagarrak

Dorretxe, Sagarrak eta Ekologistak Martxan taldeek, Basauriko Udalaren laguntzarekin, kontsumo arduratsuaren aldeko kanpaina martxan jarriko dute beste behin ere Solobarria plazan: Truke Azoka eta Ekoazoka.

Azaroaren 7an 11etatik 21:00ak arte “objektuak, esperientziak, trebeziak eta dena delakoa” elkar trukatzeko aukera egongo da: “Dena truka daiteke. Adibidez, gauza bat beste gauza batengatik edo gauza bat denboraren trukean“, diote antolatzaileek. Truke Azokan parte hartu nahi duenak eskaria egin behar du aurretik 944 263 769 telefonoan edo ekologia@sagarrak.org helbide elektronikoan. Gainera, egunean zehar tailerrak egongo dira eta aurrekoetan bezala, Trueke Bazkaria ere antolatu dute: “Horretarako, parte hartzaileak prestatzen ondo dakien bazkariren bat ekarri beharko du Solobarria plaza eta gainontzekoekin partekatu. Aukera ezin hobea lagun giroan elkar ezagutzeko“, diote.

Bestetik, azaroaren 8an 11:00etatik 14:00etara produktu ekologikoak, biologikoak eta bidezko merkataritzakoak izango dira Basauriko IV. Ekoazokan. Antolatzaileek diotenez, “bertoko produktoreak ezagutu eta gaur egun hedatzen ari diren kontsumo taldeen alternatibaz hitz egiteko aukera izango dugu“. Erakusketak, hitzaldi laburrak eta tailerrak prestatuko dituzte, baita udazkeneko landareak banatu ere. Ekitaldiaren amaieran produktu ekologikoen zozketa burutuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak