→Basauri

Udako solstizioari hasiera emateko San Joan jaiak ospatuko dira Hego Uriben

galdakao san joan sua 2014

Basauriko Pozokoetxe eta Basozelai eta Galdakaoko Urreta auzoetan ospatuko dira San Joan jai ofizialak ekainaren 19tik 23ra bitartean. Gainontzeko udalerrietan suak izango dira ekainaren 23an.

Ipar hemisferioan udako solsti­zioaren hasiera dela eta ospatzen da San Joan festa. Hego Uribe es­kualdean Basaurin eta Galdakaon antolatu dute jatorri paganoa duen jaia ekainaren 19tik 23ra bitartean. Zehazki, Pozokoetxen, Basozelain eta Urretan.

Pozokoetxeko jaiak ekainaren 19an hasiko dira 18:30ean. Tortila eta paella lehiaketak, haurrentzako jarduerak eta Trikizioren kontzer­tua -ekainaren 20an- nabarmen­tzen dira, besteak beste. Basoze­laiko jaien hasierako txupinazoa eta pregoia 19:30ean izango da. Egitarauari dagokionez, futbola eta skate txapelketa, tortila eta paella lehiaketak eta I. Kronoeskalada na­barmentzen dira.

Urretako jaiak 19:00etan hasi­ko dira. Musikaren programazioa Sin Rumba Fija taldeak eta Bilbo DJak osatzen dute. Gastronomia txapelketez gain, Taekwondo eta Aikido erakusketak, mozorro lehia­ketak eta galtzontzilo eta kulero lasterketa antolatu dituzte, besteak beste. Rally Poteoak ere bere lekua izango du Urretako sanjoanetan, baita Sukaldari-Chef Junior lehia­ketak ere.

BASAURIKO SANJOANAK

basauri sanjoanak basozelai pozokoetxe egitarauak 2015

GALDAKAOKO SANJOANAK

galdakao sanjoanak urreta egitaraua 2015

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak