→Basauri

Pozokoetxe auzora hedatuko da aurten Urban Festa, ekainaren 17an

basauri urban festa graffiti erakusketaldia 2014

Urban Festa ekimenaren 6. edizioa ospatuko da ekainaren 17an. Helburua grafitigintzan trebatutako artista gazteak ezagutaraztea eta jai-giroa sortzea da.

Urban Festa ekimenaren seigarren edizioa ospatuko da ekainaren 17an, larunbatez. Helburua grafitigintzan trebatutako artista gazteak ezagutaraztea eta jai-giroa sortzea da, musikaren bitartez. Aurten, berrikuntza gisa antolatzaileek beste eremu batera zabalduko dute egitaraua: Basozelai Gizarte Etxeaz gain, Pozokoetxen ere egingo dute Urban Festa.

Programa 11:00etan hasiko da bi eremuetan. Grafiti erakustaldia izango da egun osoan zehar eta umeentzako tailerrak prestatuko dituzte (Pozokoetxeko egitaraua 14:00ak arte izango da). 19:30etik aurrera musikak hartuko du lekukoa Basozelain: Batalla The Stylos (19:30) eta Lirykan&Erik ten (20:30).

Urban Festa Basauriko Udalak eta Zirt Zart gazte bulegoak antolatzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak