→Basauri

Erasmus+ proiektu berria jarriko du martxan datorren ikasturtean Urbi Institutuak

basauri urbi institutua 2017 erasmus diploma banaketa

Basauriko Urbi Institutuak amaiera eman dio ekainaren 2an ikasturte honetako FOR (Finding Our Roots) Erasmus+ proiektuari.

Basauriko Urbi Institutuak amaiera eman dio ekainaren 2an ikasturte honetako FOR (Finding Our Roots) Erasmus+ proiektuari. Latina eta Greziera ikasi duten DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek diplomak jaso zituzten antolatu zuten ekitaldian. Era berean, ekitaldi berean proiektuko Selfie Lehiaketaren 12 irabazleei sariak banatu zizkieten.

FOR proiektuak bi ikasturte iraun ditu (2015-2016 eta 2016-2017) eta hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna ingelesez indartzea izan du helburu. “Horretarako, Italiako eta Greziako bi ikastetxe proiektu-kide izan ditugu: Plinio Seniore ikastetxea (Castellammare di Stabia, Campania, Italia) eta Model Experimental Varvakeio Lyceum ikastetxea (Atenas, Grezia)”, dio Maria Jesus Ramirez Urbi Institutuko irakasleak.

LAN KOLABORATIBOAK, EGINAK

Bi ikasturte hauetan hiru ikastetxeetako ikasleek landare morfologiari buruzko glosario birtuala eta landare mitologikoen hiztegi birtualak egin dituzte. Horrez gain, urtean hirutan eskola-trukeak gauzatu dituzte. “Ez bakarrik ikasleek. Irakaleok, familiek eta irakasle ez diren langileek ere elkartruke horretan parte hartu dute”, dio Ramirezek: “Kulturen arteko bizikidetzarako trebetasunak garatu ditugu”.

“Proiektuarekin izandako esperientzia oso positibotzat jotzen dugu eta datorren ikasturterako Erasmus+ proiektu berri batean aritzea dugu helburu”, diote Urbi Institututik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak