→Basauri

Uribarriko parkingak 375.000 euroko kostua izango du

basauri uribarri 2016 parking

Aparkaleku falta da arazorik nagusienetariko bat udalerrian, Gizaker enpresak Basauriko Udalarentzako egindako inkestaren arabera.

Aparkaleku falta da arazorik nagusienetariko bat udalerrian, Gizaker enpresak Basauriko Udalarentzako egindako inkestaren arabera. Egoera horri aurre egiteko helburuarekin, 84 aparkaleku berri eraikiko ditu Udalak Uribarrin, Bizkotxalde parkearen eta Nagusia kalearen arteko lurzoru berdean.

Udaletik jakinarazi dutenez, eremu horretan egunero bataz besteko 40 eta 50 arteko geldialdi ez-zilegi egiten dira, “gehienetan Bizkotxalde Adinekoentzako Egoitzaren sarbideetan eta larrialdi zerbitzuei estropezu egiten die“, diote. Parking berri hau egiteko gehienez ere 375.481 euro bideratuko dituzte eta Udalak 40.680 euroko diru-laguntza jasoko du, Eusko Jaurlaritzaren Hirigune programaren bidez.

Sagarrak Ekologista Taldeak bere desadostasuna agertu du aparkaleku honen inguruan: “Proiektuaren memoria aztertu eta gero, ondorioztatu dugu Ariz goialdeko berdegune lasai batean aparkalekua egitea beharrezkoa ez dela“. Joan den hileko udalbatzean ere hala adierazi zuen Bobi Galdosek, Sagarrak-eko buruak eta Basauri Bai alderdi politikoko zinegotzi berriak.

Toki berean, EH Bilduko bozeramaile den Natalia Gardeazabalek “proeiktua bertan behera gelditzea” eskatu zion zuzenean gobernu taldeari, egitasmoa berpentsatu eta ea beharrezkoa ote den bertan parkinga eraikitzea eta ez aparkaleku falta handiagoa duten beste auzo batzuetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak