→Basauri

V. Merkatu Solidarioa urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik

Basauriko V. Merkatu Solidarioa Fleming Doktorearen kalean kokatu dute, Arizko Batzokiaren ondoan, urtarrilaren 5era bitartean. Basauriarrek zein ingurukoek objektuak, arropa, jostailuak edo liburuak dohaintzan ematean datza ekimena: “Ahalik eta gauza gehien jaso nahiko genituzte, gero bertaratuko denak gauza horiek prezio oso baxuan erosteko eta horrela ekimen solidario bati laguntza emateko”, diote antolatzaileek.

Basauriko emakumeek antolatutako merkatuak Mugarik Gabeko Medikuak elkartera bideratuko du lortutako dirua. 2014an 18.500 euro lortu zituzten eta aurten “kopuru hori berdindu edo gainditu” nahi dute antolatzaileek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak