Basauriko Udalak zabu berezia jarri du Solobarria plazako jolas-parkean beharrizan bereziak dituzten haurrentzako zuzendua. Babes-arnesa du zabuaren eserlekuak, baita segurtasun-itxigailua ere. “Ekintza hauekin Basauri gero eta inklusiboagoa izatea bilatzen dugu”, dio Andoni Busquet alkateak.
Udalerriko beste jolas-eremuetan mota horretako zabu gehiago ipintzea aurreikusi dute Udaletik, “apurka-apurka eta aurrekontuak aukera ematen duen neurrian“, diote.
