→Basauri

ZOZKETA // ‘Arrastoak’ antzezlan dramatikoa ostiralean Social Antzokian

basauri arrastoak antzerkia 2015

Pertsonaia nagusiak Lur du izena eta intrigaz eta ezustez betetako bidaia hasiko du, memorian atzera eginez. ‘Arrastoak’ antzezlana ikusteko 5 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu, Social Antzokiaren eta Geuriaren eskutik.

BUKATUTA. ‘Arrastoak’ Dejabu Panpin Laborategia taldearen azken proiektua da eta 2014ko azarotik gaur egunera arte hainbat antzoki bisitatu ditu. Miren Alkala, Urko Redondo, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga antzezle lanak egiteaz gain, testua ere idatzi dute Oier Guillanekin batera.

Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan. Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.

Urtarrilaren 30ean, ostiralez, izango da “Arrastoak” Basauriko antzokian, 20:30ean. Sarrerak salgai daude 10 eurotan socialantzokia.com webgunean eta antzokiko txarteldegian.

ZOZKETAREN IRABAZLEAK
Oihane Corrales – Basauri
Maria Isabel Gonzalez Diez – Bilbo
Antxon Montero Sola – Arrigorriaga
Edurne Iriondo Unamunzaga – Arrigorriaga
Silvia Gomez Diaz – Basauri

 

ZOZKETAREN OINARRIAK

Zozketan parte hartzeko epea ostegunean, urtarrilaren 29an, bukatuko da, 12:00etan. ‘Arrastoak’ ikuskizunaz gozatzeko 5 sarrera bikoitzen zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Zozketa bukatutako egunean bertan helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.

Gaia: Arrastoak
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak