Korrika kulturalak estreinatutako antzezlana da ‘Fausto, herritar eredugarria’ eta otsailaren 20an Basaurira helduko da. AEKren eskutik 3 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu.
Korrika Kulturalaren eskutik dator ‘Fausto, herritar eredugarria’. Euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta Korrika Kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede Korrika Kulturalak. Mikel Losada, Miriam K. Martxante, Lander Otaola eta Diego Pérez osatzen dute Galder Perez-ek zuzendutako lan honen aktore zerrenda.
Fausto kartzelan preso dago. Indultua eskainiko diote, Madame Demokraziarekin ezkontzea onartu eta, ondorioz, herritar eredu bihurtzea onartzen baldin badu. Horrela bada, Faustok Ongizatearen bidea, ezkontzarekin hasiko du, noski, Mefistofeles emaztetzat onartuz. Aurrerantzean izaki honek gidatuko du Fausto ereduzko hiritarra bihurtzeko zeharkatu beharko duen arrakastarako bide ilun, haluzinagarri, elektroniko, arriskutsu eta atzera bueltarik gabekoan, boterearen eta gailentasunaren bila beti. Faustok lortuko duen barkamena eta botererako lasterketa, exekuzio publikoa bilakatuko da. Inork ezin du bizitzea tokatu zaigun kartzelatik ihes egin, ez dagokigun kondena betetzea tokatzen baitzaigu jendartean egunero.
Otsailaren 20an, ostiralez, izango da ‘Fausto, herritar eredugarria’ Basauriko antzokian, 20:30ean. Sarrerak salgai daude 10 eurotan socialantzokia.com webgunean eta antzokiko txarteldegian, Socialeko bazkideek eta Korrika Txartela dutenek %10eko beherapena izango dute, baina Geuriak zozketa antolatu du.
ZOZKETAREN OINARRIAK
Zozketan parte hartzeko epea ostiralean, otsailaren 20an, bukatuko da, 11:00etan. ‘Fausto, herritar eredugarria’ ikuskizunaz gozatzeko 3 sarrera bikoitzen zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Zozketa bukatutako egunean bertan helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.
Gaia: Fausto, herritar eredugarria
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:
_
