Joseba Apaolazak eta Zuhaitz Gurrutxagak bankuko gorabeherak antzeztuko dituzte urriaren 23an, ostiralez, Social Antzokian. GEURIAk bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu.
BUKATUTA. Banku-sukurtsal bateko zuzendaria bazara, kontuz ibili! Orain arte, gure mundu zibilizatu honetan,norbaitek dirua behar bazuen, bankura joan, kreditua eskatu eta gehienetan ematen zenion. Gaur egun, ordea, ez duzu fidatzerik. Beharbada, kreditua ukatzen badiezu, aurrean jarriko zaizkizu; kartak mahai gainean jarriko dizkizute, eta esango dizute ezen, dirurik ematen ez badiezu, indarhandiko neurriak hartuko dituztela. Gaur egun, dirua ematen ez baduzu, auskalo, mehatxua egiazkoa izan daiteke, eta zerbait egin eta bizitza hondamendira eramango dizute.
Urriaren 23an, ostiralez, izango da “Kreditua” Basauriko antzokian, 20:30ean. Sarrerak salgai daude 10 eurotan socialantzokia.com webgunean eta antzokiko txarteldegian. Hala ere, zozketan parte har dezakezu.
ZOZKETAREN IRABAZLEAK
Iraide Goitia Ozaeta – Basauri
Yaiza Perez Garcia – Basauri
Javier Urrutxurtu Anguiano – Basauri
Edurne Iriondo Unamunzaga – Arrigorriaga
Izar Mendiguren – Laudio
ZOZKETAREN OINARRIAK
Zozketan parte hartzeko epea ostegunean, urriaren 22an, bukatuko da, 12:00etan. “Kreditua” ikuskizunaz gozatzeko 5 sarrera bikoitzen zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Zozketa bukatutako egunean bertan helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.
Gaia: Kreditua
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:
KREDITUA-Teaser from TANTTAKA TEATROA on Vimeo.
