→Basauri

Zozketa // Zea Mays zuzenean ikusi nahi duzu MAZ Basauri jaialdian?

basauri zozketa zea mays 2017 maz basauri

MAZ Basauri jaialdiaren laguntzarekin, Geuriak sarrerak zozketatzen ditu ostiralean, apirilak 28, 21:00etatik aurrera Social Antzokian Zea Mays talde bilbotarrak eskainiko duen kontzerturako.

ZOZKETA BUKATUTA. Apirilaren 28an, ostiralez, hasiko da MAZ Basauri jaialdiaren seigarren edizioa. Zea Mays (apirilak 28), Leon Benavente (apirilak 29) eta Fuel Fandango (maiatzak 5) dira aurtengo programazioaren kartel buruak. Era berean, arituko dira Enric Montefusco (Bartzelona, Katalunia), Rural Zombies (Zestoa, Gipuzkoa), Unclose (Bilbo, Bizkaia) eta 2016ko Rockein lehiaketaren irabazleak: Albert Cavalier (Donostia, Gipuzkoa), Semejantes (Basauri, Bizkaia), Magnetico Grupo Robot (Bermeo, Bizkaia) eta Donna Versus (Bizkaia).

ZOZKETAREN OINARRIAK

MAZ Basauri jaialdiaren laguntzarekin, Geuriak sarrerak zozketatzen ditu ostiralean, apirilak 28, 21:00etatik aurrera Social Antzokian Albert Cavalier, Rural Zombies eta Zea Mays taldeek eskainiko duten kontzerturako. Sarrerak salgai daude online erosteko, baita egunean bertan, Antzokiko txarteldegian. Zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Apirilaren 27an, ostegunean, 14:00etan bukatuko da zozketa eta helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.

Gaia: MAZ Basauri 2017 – Zea Mays
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak