Otsailaren 13an, astelehenez, bigarren tailerra izango da Pozokoetxe Kultur Etxean 17:00etatik 19:00etara. Asier Gallastegi aholkulariak eskainiko du komunikazio-gakoei buruzko bigarren tailer hau.
Urtarrilean antolatu zuten tailerrean xenofoboak diren zurrumurruak deseraikitzeko tresnak eta estrategiak izan zituzten hizpide.
