Urbi, Uribarri, San Jose eta Kooperatiba ikastetxeetako ordezkariez gain, kirol eta kultura munduko kapitain ezagunek ere hartuko dute parte Zuztarluze lehiaketaren finalean
Zuztarretatik Ahora proiektuaren baitan dagoen Zuztarluze lehiaketaren nalaurrekoak ospatu ziren apirilaren 27an Social Antzokian. Basauriko lau ikastetxek hartu zuten parte: San Jose ikastetxea, Urbi Institutua, Uribarri Institutua eta Basauri Kooperatiba.
Bi txandatan banatuta (DBH-ko 1. eta 2. maila eta DBHko 3. eta 4. maila), lau bikotek lortu zuten finalera heltzea. Basauriko Zuztarluze lehiaketaren finala maiatzaren 13an, ostiralez, izango da Social Antzokian 18:00etatik 19:30era: “Finalera iritsi diren ordezkariek hirugarren partai- de baten laguntza izango dute. Hain zuzen ere, Basauriko kirol eta kulturarekin zer ikusia duen eragile bat”, diote antolatzaileek: “Jolas interaktiboarekin batera, tartekako beste proba batzuei aurre egin beharko diete laguntzaileek eurek. Proba hauek puntuagarriak izango dira eta interaktiboan jasotako puntuekin batuko ditugu txapelduna nor den erabakitzeko”.
700 ikasle bertsotan
Euskal Astean, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa ere ospatu da Social Antzokian. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute Topaketan, guztira, 700 ume. Bertsoak denon aurrean botatzeaz gain, euskal kantak abestu dituzte.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, bertsolaritzaren transmisioa ez galtzeko ikastaroak antolatzen dituzte Basauriko eskoletan, 10 eta 11 urte arteko ikasleen artean. Irakasle lanetan ibili dira ikasturte hasieratik Arkaitz Estiballes eta Irati Erkizia bertsolariak.
