Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketarako 2016ko lehen deialdirako matrikulaldia ireki du. Izena emateko epea urtarrilaren 21eko 12:00ak arte egongo da zabalik. Internet bidezko matrikulazioa erabilgarri dute ikasleek: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara. Gutxienez, 17 urte izan behar dira azterketa egiteko -edo 2016an bete- eta 18 euro ordaindu behar dira (matrikula arrunta). Lehen deialdian onartuen behin-behineko zerrenda otsailaren 10ean jakinaraziko dute, eta 19an behin betikoa. Atariko proba otsailaren 20an izango da.
