→Etxebarri

Proiektu eta Ideia Berritzaileak VI. Lehiaketaren deialdia zabaldu du Etxebarrik

Etxebarriko Udalak Proiektu eta Ideia Berritzaileak VI. lehiaketaren deialdia zabaldu du eta bi modalitate ezarri dituzte aurten: ETE/Mikroete/ Startup eta udalerriko profesionalei zuzendutakoa alde batetik eta 15 eta 35 urte bitarteko etxebarritar gazteei zuzendutakoa.

Proiektu eta Ideia Berritzaileak, 2019an // Geuria

Etxebarriko Udalak Proiektu eta Ideia Berritzaileak VI. lehiaketaren deialdia zabaldu du beste urte batez eta bi modalitate ezarri dituzte aurtengo ediziorako: ETE/Mikroete/ Startup eta udalerriko profesionalei zuzendutakoa alde batetik eta 15 eta 35 urte bitarteko etxebarritar gazteei zuzendutakoa, udalerriko gazteen talentua sustatzeko xedearekin.

Lehiaketaren xedea laukoitza dugu: lehenik eta behin, tokiko administraziotik Berrikuntza sustatzeko eta laguntzeko esperientziak trukatu eta sustatzea; Bigarrenik, udalerrietako ETE, Mikroete eta Startup berritzaileak sustatzea eta ikusgarritasuna ematea; Hirugarrenik, ideia eta proiektu berritzaileei balioa ematea; Laugarrenik, gazte proiektu parte-hartzaile eta berritzaileekin talentu gaztea sustatu eta udalerriko bizitza soziala aberastea.

Proiektuak aurkezteko epemuga 2022ko irailaren 12a izango da eta hautagaitzak, oinarrietan eskatutako dokumentazio guztiarekin telematikoki bidali beharko dute Etxebarriko Udalaren webgunearen bidez, aurkeztutako modalitatea argi azalduz.

Hautatutako lehen modalitateko enpresa edo pertsonak 2000 euroko konpentsazioa jasoko du proiektuaren hasierako gastuei aurre egin ahal izateko; Gazteen kategorian hiru sari banatuko dituzte: ideia berritzaile irabazleak 500 euro jasoko ditu; lehen akzesita 300 eurokoa izango da; bigarren akzesita 200 eurokoa.

10 urte igaro dira Etxebarri Innpulso-Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Sareko kide dela. Bertan Estatu mailako 83 udalerri daude eta Etxebarri bertako Artezkaritza Kontseiluko kidea dugu.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak