Lehendabizikoz historian, Etxebarriko San Antonio auzoak Koadrila Eguna ospatuko du maiatzaren 14an, larunbatez, auzoko jaietako giroa berotzen hasteko asmoz. Izan ere, ekainaren 11tik 19ra bitartean izango dira San Antonioko jaiak. 300 bat sanantoniarrek hartuko dute parte Acofisan Elkarteak antolatu dituen hamar ekitaldietan. Ekintza gehienak Zintururi plazan izango dira.
I. Koadrila Eguna – Egitaraua
10:30 Haurrentzako tailerrak
11:30 Txupina
12:00 Lipduba
14:30 Sukalki txapelketa eta Herri Bazkaria
17:00 Koadrilen jolasak
18:00 Txaranga poteoa
20:30 Txikientzako berbena
22:00 Kontzertuak kiroldegian
