→Etxebarri

74.480 metro kubikoko ekaitzetarako andela Etxebarrin

etxebarri ekaitzetarako andela 2014

Euskal Herrian dagoen ekaitzetarako andelik handiena da Etxebarrikoa. Futbol-zelai batena baino azalera handiagoa du -30 igerileku olinpiko- eta bost solairuko eraikin baten pareko altuera du. Etxebarriko ekaitzetarako andela Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak egindako saneamendu obra nagusia da, 33 milioi euroko inbertsioarekin.

Nerbioi ibaiaren ondoan kokatutako instalazioari esker, ibaiak gainezka egitea eta araztu gabeko urak ibilgura isurtzea saihestuko da. Hau da, kolektoreak euri-urez betetzen direnean, ingurumenera, ibaietara edota itsasora tratamendu egokirik gabe irits daitezkeen ur zikinen isurketen eragina ezabatuko da. Andelak 1.230.000 metro kubiko ura doitzea eta urtean 14 aldiz betetzea espero dute Ur Partzuergotik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak