Uztailaren 5etik 10era bitartean ‘A Coruña Pro Surf Fest’ txapelketa ospatu da Galizian eta bertan Ariane Ochoa (Etxebarri, 1998) garaile suertatu da emakumezkoen kategorian. Coruñako lehiaketa hau puntuagarria da Qualifying Series (QS) Munduko surf zirkutuetarako.
Ochoa buruz buru aritu da Pauline Ado (Frantzia, 1991) surflariarekin Coruñako txapelketan. Ado Europako zirkuituetan lehena da eta surflari etxebarritarraren garaipena lehendabizikoa izan da QS zirkuituetan.

Ariane Ochoa ezkerraldean podiumean :: A Coruña Pro Surf Fest
