Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek autokonpostaje tailerra antolatu du Etxebarrin, eskualdeko hondakinetako frakzio organikoaren gaikako bilketa areagotzeko kanpainaren barruan. Hitzordua otsailaren 11n, ostegunez, izango da 19:00etan Etxebarriko Udal Informatika Zentroan (CIME).
AUTOKONPOSTAJE TAILERRAK 10 LAGUN BILDU DITU ZARATAMON
Joan den urtarrilaren 27an Zaratamon izan zen autokonpostaje tailerra. Guztira, 10 lagunek parte hartu zuten: zazpi Zaratamokoak eta hiru Arrigorriagakoak. Partaideek autokonpostatzeko kita jaso zuten: konpost-ontzia, aireztagailua eta gidaliburua.
Autokonpostajea aukera gomendagarria da ortua edo lorategia duten etxebizitzentzat: udalerriko hondakinen sorrera nabarmen gutxitzen lagunduko dute eta, aldi berean, lursaila hobetuko duen ongarria edo konposta sortzen dute.
