Argazkian dokumentala grabatzen ari diren kokalekuetako bat, Bandas lantegia zenari begira :: 163 egun, Instagram
50. urteurrena bete du frankismo garaian izan zen grebarik luzeenak. 163 eguneko lanuztea egin zuten Etxebarriko Bandasko langileek
Euskal Herriko Unibertsitateko ikusentzunezko ikasle talde bat Bandas lantegiko grebari buruzko dokumentala grabatzen ari da. Paula Gómez (Bilbo, 1994), Ana Lezama (Getxo, 1992), Uxue Olabarria (Laguardia, 1995), Iñigo Sancho (Etxebarri, 1995), Arantza Santibáñez (Bilbo, 1993) eta Ane Sestafe (Bilbo, 1995) dira ikasleak eta Trikimailu deituriko ekoiztetxea sortu dute lan hau aurrera atzeratzeko.
Frankismo garaian izan zen grebarik luzeena hartu dute ardatz, Bandaskoa, Etxebarrin: 1966ko azarotik 1967ko maiatzera bitartekoa, zehazki, 163 egun.
LEKUKOEN BILAKETA
Ikerketan sakontzeko Estibaliz Montero historialariaren laguntza izan dute, eta bere bidez Alfredo Izquierdo ezagutu zuten. Greban parte hartu zuen Izquierdok eta honi esker Bandaseko beste langile batzuekin jarri dira harremanetan.

Bandasko greba bizi izan zuten lekukoen testigantzak bilduko ditu dokumentalak :: 163 egun, Instagram
EUSKAL TELEBISTAN DOKUMENTALA IKUSGAI
