→Etxebarri

Berbalapiko, Etxebarrin euskara sustatzeko programa

etxebarri berbalapiko 2012

Zortzigarren ikasturtez jarraian Berbalapiko ekimena jarriko du martxan Etxebarriko Udal Euskara Zerbitzuak. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 18ra arte.

Oinarrizko maila izanik Etxebarriko herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko doako programa da Berbalapiko, euskara era natural eta praktikoan erabiltzeko.

Euskaldun berriek, euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu eta norekin praktikatu ez daukatenek eta euskaldun zaharrek parte har dezakete, elkarren artean laguntzeko, baita harreman berriak sortzeko ere.

Berbalapiko programan parte hartzeko epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Interesatuek Etxebarriko Euskara Zerbitzuan, CIME zentroan, eman ahal izango dute izena, 944 267 005 telefonoan edo euskarazerbitzua@etxebarri.net helbide elektronikoan. Baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da.

ZEIN DA DINAMIKA?

Jendea talde txikietan banatzen da eta partaideek eurek erabakitzen dute zein egunetan, non eta zein ordutan elkartuko diren.

Gutxienez, astean ordubetez biltzen dira Etxebarriko berbalagunak. Horiek horrela, taldeek jarraipena izan dezatela ziurtatzen dute antolatzaileek.

Gainera, talde guztiak bilduko dituzten ekintza osagarriak proposatzen ditu antolakuntzak hilero. Hala nola, irteerak -sagardotegira, mendira, beste herri eta hirietara bidaiatxoak-, bisitak museo edo erakusketaren batera, poteoak, bazkariak eta afariak, tailerrak -sukaldaritza, dantza edo makrame adibidez-, baita antzerkia eta hitzaldiak ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak