☉ Etxebarri
[Bideoa] Etxebarrik eta Berriak hitzarmena sinatu dute ostalariek euskarazko prentsa sustatzeko

Berria egunkariaren urteko harpidetza egiteagatik, Etxebarriko ostalariek diru-laguntzak jasoko dituzte. Hitzarmen honekin euskarazko hedabideen irakurlezaletasuna sustatu nahi dute
Etxebarriko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du gaur, urtarrilak 22, Berria egunkaria argitaratzen duen Euskal Editorea SL enpresarekin, Berriaren harpidetza sustatzeko Etxebarriko tabernarien artean.
Loren Oliva alkatea, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Iker Lopez Euskara zinegotzia eta Arpela Etxebarriko Euskaltzaleen Topaguneko kideak elkartu dira sinadura-ekitaldian, baita orain arte izena eman duten bi tabernen ordezkariak ere: Arkupe eta Ortzi.
Etxebarriko Udalak euskararen normalizazioaren alde aurrera daraman plangintzaren baitan (ESEP Normalizazio Plana) kokatzen da ekimen hau. Herritarren euskarazko hedabideen irakurzaletasuna sustatzeko, Etxebarriko Udalak eta Berria egunkariak Etxebarriko ostalaritza sektoreari egunkariaren harpidetza eskainiko die prezio berezi batean.
HITZARMENAREN NONDIK NORAKOAK
Bi entitateen arteko akordioaren bidez konpromiso hauek zehaztuko dituzte:
- Etxebarriko Udala herriko ostalaritza sektoreko establezimenduen artean kanpaina egin dadin arduratuko da, Berriaren harpidetza eskainiz.
- Kanpainaren zabalkunde eta komunikaziorako gutuna elkarlanean idatziko dute bi aldeek.
- Harpidetzen diren Etxebarriko taberna zein ostatuei, Berriak harpidetza %25 merkeago eskainiko die.
- Harpidetzen diren Etxebarriko taberna zein ostatu horiei, Berriari ordaintzen dioten diruaren portzentaia bat itzuliko die Etxebarriko Udalak diru-laguntza bidez. Gutxienez %50 eta gehienez %66,67.
- Tarifak: 2016an, aste osoko harpidetzaren urte osoko harpidetza tarifa, 452 euro da (Berriak beherapena aplikatu aurretik).
- Harpidetza kuotari, Kontsumorako Prezioen Iindizea (KPI) gehituko zaio hurrengo urteetan.
- Berriak harpidedun egingo den Etxebarriko tabernari edo ostatuari kobratuko dio harpidetza osoa eta ondoren, behin eskaera aurkeztuta, Etxebarriko Euskara Zerbitzuak araututako diru laguntza bidez jasoko dituzte berauek arestian aipatu diru-laguntzak.
- Establezimenduren batek harpidetza aldia amaitu aurretik baja emango balu, harpidetza epealdia amaitu arteko kuota zatia itzuliko zaio.
- Hitzarmen honek lau urteko epea izango du. Indarrean dagoen bitartean, Etxebarriko Udalak ekitaldiko aurrekontu bakoitzean aurrekontu-partida egokia ezartzeko konpromisoa hartzen du. Behin lau urte horiek igarota eta bi aldeek hala nahi izanez gero, hitzarmena berritu eta luzatzeko aukera izango da.
☉ Etxebarri
Euskara Plana egiteko herritarrekin, elkarteekin eta klubekin lan-saioa antolatu du Etxebarriko Udalak otsailaren 26an
Etxebarriko Udalak euskararen inguruko diagnostikoa egin du herritarrek bidalitako ekarpenekin eta hori lan-saio ireki batean partekatuko du

Euskararen hizkuntza-komunitatea indartzeko eta 2026-2030 urte bitarterako Aroa Plan Estrategikoa egiteko prozesuarekin aurrera jarraitzen du Etxebarriko Udalak.
Iraila amaieran herritar guztiei zuzendutako galdetegi irekia martxan jarri zuen Udalak. Galdetegi horretan, euskara egunerokoan erabiltzeko motibazioari buruzko galderak jasotzen ziren, baita Etxebarriko udalerrian euskara zein eremutan erabiltzen den gehien ere.
Ondoren, galdetegiaren bidez bildutako informazio guztiarekin diagnostikoa egin zuen Udalak, eta lan hori egin eta gero, herritarrekin, elkarteekin eta klubekin partekatu eta lan-saio bat antolatu dute.
Otsailaren 26an, ostegunez, izango da lan-saioa 18:15ean Cimen (bigarren solairuko bosgarren gelan).
Bilerara joan nahi duenak izena eman behar du 944 267 005 telefono zenbakira deituz edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua idatziz.
“Ekintza honekin, Udalak berretsi egiten du udalerrian euskara sustatzeko eta normalizatzeko duen konpromisoa, eta herritarrak prozesu horretan parte hartzera animatzen ditu, AROA Plan Estrategiko sendoa eta Etxebarriko errealitatera egokitua erakitzeko”, diote udal ordezkariek.
☉ Etxebarri
Igeriketa sinkronizatuko Bizkaiko txapelketa jokatuko da igandean Etxebarrin

Otsailaren 15ean Etxebarriko kiroldegiak Bizkaiko Igeriketa Sinkronizatua Txapelketa hartuko du.
Urbarri Sinkro Etxebarriko klubak antolatuta, 09:00etatik 15:00etara bitartean izango da txapelketa.
☉ Etxebarri
Inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin otsailaren 12tik 22ra bitartean

Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte.
Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean; hilaren 13an Kukullaga ikastetxeko inauteriak izango dira; eta otsailaren 14tik 17ra Tarrastako Inauteriak ospatuko dituzte.
Herriko gazteek bazkaria, karaokea, desfilea eta musika izango dituzte otsailaren 14an. Jarduera horiek Kultur Etxea eta Zintururi plazaren artean izango dira.
Eta nagusiei dagokienez, otsailaren 14an Goiko Jubilatuen Inauteriak izango dira eta hilaren 21ean Beheko Jubilatuena.
Ekintza horiez guztiez gain, otsailaren 21ean publiko guztiarentzako inauteriak ospatuko dituzte: desfilea, mozorro lehiaketa, Txiki Festa eta Super Disko Festa antolatuko dituzte herrian.
Egitaraua | Etxebarriko Inauteriak
Otsailak 12, osteguna
17:00-19:00 Txiki Ihauteriak Ludoteka Kultur Etxean (5-9 urte)
Otsailak 13, ostirala
Inauteriak Kukullaga ikastetxean
Otsailak 14, larunbata
Tarrastako Inauteriak: Jaia
Gazte Inauteriak Kultur Etxean eta Zintururin: bazkaria, karaokea, desfilea, poteoa, txaranga, bingoa eta musika
17:30-20:30 Nagusien Inauteriak Goikoa Jubilatuen Etxean
Otsailak 15, igandea
Tarrastako Inauteriak: Filma
Otsailak 16-17
10:00-13:00 Tarrastako Inauteriak
Otsailak 21, larunbata
18:00 Etxebarriko III. Inauterietako desfilearen hasiera Barrondo industrialdetik
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak Behekoa Jubilatuen Etxean: dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada
18:30-20:30 Txiki eta helduen mozorro lehiaketa frontoian
18:30-21:00 Disko Festa Txikia udaletxeko karpan
21:15 Sari banaketa udaletxeko karpan
22:00-02:00 Super Disko Festa udaletxeko karpan
☉ Etxebarri
Txalaparta tailerra antolatu dute Etxebarrin helduentzat eta umeentzat

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean.
Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan.
Eta, martxoaren 1eko saioa familientzat izango da: gurasoentzat eta euren seme-alabentzat, hain zuzen. Familientzako tailerra Kultur Etxean izango da 11:30ean.
Txalaparta tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua bidalita edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta.
☉ Etxebarri
Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.










