Urriaren 8an, larunbatez, Bilboko Casillak WBC Junior Munduko Txapelketa hartu zuen. Bertan, Jon Fernandez borrokalari etxebarritarra munduko txapeldun suertatu zen, Micha Mkrtchyan armeniarra gailenduta. Borrokaldia telebistan eskainiko dute urriaren 14an, ostiralez, ETB1eko Boxeo Izarrak programan (oo:30ak inguruan).
Historia eginez
Aurreneko aldia izan da euskaldun batek lehiaketa jokatu eta irabazi duena. Beraz, Etxebarriko gazteak historia egin berri du euskal boxeoren munduan.
Txapelketa horrek 24 urtetik beherako borrokalari profesionalak azaleratzen ditu. Tartean, hauek izan dira nabarmenenak: Leo Santa Cruz, Tomoki Kameda, Chad Dawson edo Saul “Canelo” Alvarez.
