Grezian dauden siriar errefuxiatuen aldeko elkartasun kanpaina abiarazi du Etxebarriko Udalak, Harribide Fundazioaren, EmteSporten, Seur Fundazioaren eta Zeruan elkartearen laguntzarekin. Hain zuzen ere, elikagaiak eta material ezberdinak bilduko dituzte martxoaren 31ra bitartean kiroldegian (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:30era), Cimen (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era), Haurreskolan (goizetan) eta ludoteketan (astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara).
JASOKO DIRENAK
Lehen beharretarako produktuak bilduko dituzte. Besteak beste, haurrentzako esnea, biberoiak, pixoihalak, kakao-hautsa, azukreak, gailetak, tomate frijitua, olioa, sukaldatu gabeko garbantzuak, fruta-pureak, paper-zapi bustiak eta lehen sorospenerako materiala (tiritak eta sendaketa materialak).
